XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goazeman! Ibilketa, zama, desertua, asperra eta herra.

Nori aloka nakioke?

Ze piztia gurtu behar da?

Ze iduri sainduri eraso?

Ze bihotz xehatuko ditut? Ze gezur atxeki? -Ze odoletan ibili?

Hobe justiziarengandik begiratu.

- Bizitza gogorra, aberetze hutsa, -jaso, ukabila ihartua, zerraldoaren estalkia, eseri, itolarritu.

Horrela, zahartzarorik ez, ez eta arriskurik: izua ez da frantsesa.

- A! hain nago abandonaturik, ezen edozein iduri dibinori eskeintzen bait dizkiot perfekziorantzako joranak.

Oi nire zaletasuna, oi nire karitatearen ederra! hemen behean, halaz ere!

De profundis Domine, ergela ez naiz ba!

Haur nintzela oraindio, miretsi egiten nuen zigor-lanetako preso moldakaitza noren atzetik beti isten den presondegia; bere egonaldietan sakaratu zitzakeen aterpe eta estalpeak bisitatzen nituen; haren ideia medio ikusten nuen ortze urdina eta landetako lan loretsua; bere patu txarra usnatzen nuen hirietan.

Santu batek baino indar haundiagoa zuen, bidaiari batek baino zentzu gehiago -eta bera, bera bakarrik! bere arrazoin eta aintzaren lekuko.

Bideetan, neguko gauetan zehar, aterperik gabe, erroparik gabe, ogirik gabe, ahots batek estutzen zidan nire bihotz izoztua: (...).